2016(e)ko martxoaren 19(a), larunbata

Erabakitzeko eskubideak gutxieneko heldutasuna behar du /El derecho a decidir requiere un mínimo de madurez

Erabaki eskubideak heldutasun minimoa behar du


            Badut inpresioa nahasmen haundi bat dugula gizartean, lehen oso argi zeuden “haurren gauzak” eta “helduen gauzak”. Oso argi zegoen zeintzuk ziren helduak erabaki beharrekoak. Gero zabaltzen hasi ziren; trauma psikologikoei buruzko teoriak (modu sentsazionalista batean, zorroztasunik gabe ), haurrak behar duen konfidantza nortasuna garatzeko, sorkuntzarako eta esperimentaziorako espazioaren defentsa, etab.  Badirudi ezezko bat “nik esaten dudalako” ezartzeak gure seme alabak intseguro bihur ditzakela.

            Baina haur edo gaztetxo bati erabateko beldurra eta intseguritatea ematen diona da gurasoak esatea “zeuk ikusi” , asumitzeko prestatuak ez dauden ardura bat euren bizkargainean sentiaraziz. Haur edo gazte bat argumentuak irmoki defendatzen dabilenean postura heldu bat imitatzen ari da, gurasoak iritzi propio bat badutela eta ondo egina dagoena zer den garbi dutela ikusteko beharra dauka; honek esku onetan dagoenaren sentipena ematen dio, seguru sentiarazten du, nahiz eta haserre agertu. Adinaren arabera, bere argumentuak entzun, balioztatu, eta eztabaidatu daitezke eta hau gertatzen bada konklusioak ez du garrantziarik zeren sujetu modura errekonozitua izan da eta pentsamendu kritikorako oinarriak ezarriko ditugu.  

            Goxoki denda batean haur bat sartu eta “hartu nahi duzuna” esateak bakarrik uzten du salmenta estrategia bortitzenen aurrean, eta aukeratu dezake pakete dizdiratsuena, bere pertsonaia gustukoenaren marrazkia duten gailetak…Eta aurkituko da gustuko marrazkiaren plastiko batekin eskuetan eta gustatzen ez zaizkion gailetekin.


            Goxoki dendara goxoki bila sartu ohi garela azaltzea eta zer jateko gogoa duen galdetzea bidelaguntza bat egitea da, etengabeko kontsumora eta etengabeko frustraziora bideratua dagoen merkatu baten aurrean maneiatzeko baliabideak ematea.


2015(e)ko urriaren 9(a), ostirala

Memoria eta izaera / Memoria y ser



Memoria eta izaera 
 Bitxia da gure memoriaren funtzionamendua, inoiz pentsatu duzue nola auto-erregulatzen den?
                  Batzuetan pentsatzen dugu burua galtzen ari garela zerbait egitea ahaztu zaigunean, baina hori saturazio seinale izan daiteke, ordenagailua geldotzen hasten den bezela informazio gehiegi duenean bere disko gogorrean.
                   Sailkapen sistema oso konplexua dugu, app-rik konplexuena.Orain zine aretoetan dagoen haur pelikula baten haseran azaltzen dute bizipenek izan dezaketen eragina geure mundua hautemateko moduan eta ondorioz gure izaera edo nortasunean. Baina hori baino ere konplexuagoa da gure sistema, zeren osotasunean erantzuten die egoerei; aurre egiteko eta elaboratzeko ezintasuna nabari bezain laster gertaera hizoztua gelditzen da eta memoriaren gela ilunean gordetzen da baldintzak aldatu arte.
                   Gorputza ahal duenean gaixotzen den bezela, ta beti kexatzen gara oporrak hartu orduko azaltzen delako ondoeza.
                  Honela, bere herrialde suntsitutik ihesi doana ez da gai momentu horretan galera sentitzeko edo hartzen ari den erabakien ondorio guztiak aztertzeko; lehentasuna biziraupena da 
                  Honengaitik afrikatik europara, mexikotik EEBBetara edo orain Siriatik inguruko herrialdetara abiatzen direnak  edozer gauza jasateko gai dira segurtasun minimo baten bilaketan eta onartzen dute duintasun sozialik gabe bizitzea zeharkako begiradak jasanaz, euren bizitza egunero jokoan ez izatearen balioa ezagutzen dutelako.
                  Biziraupena jokoan dagoenean ez dago hausnarketa posiblerik, aurrera egitea da bide bakarra atzean ez baitago ezer.
                  Amerikarrek hain modan jarri duten krisi post-traumatikoa batzuek inoiz izango ez duten luxua da. Horretarako "etxera" itzuli behar da edo etxe berri bat sortu, zeurea sentitzen duzun leku bat, zainduko zaituzten pertsonak dauden lekua.
                    Adopzioetan hau gertatzen da, haurraren krisia iada lotura ezartzen denean agertzen dela, gurasotzat hartu dituenean, baina askotan iada gainditzutan ematen zenean egokitze prozesua eta gurasoek ez dutenean espero horrelakorik.Eta honela denean haurraren "patologiatzat" hartzen da.
                   Gonbidatzen zaituztet, zure auzoan, herrian egunero topatzen duzuen "etorkin" horri begietara begiratzera eta momentu batez aurrean nor duzuen behatzera, bere historia entzutera. Itxura, jazkera, hizkuntza, bizimodu ezberdina duen horri izena eta izana jartzera. Honela erdi ixilean aipatzen ditugun herriko "beltzak", "moroak", "ijituak" etab. bihurtuko dira nere auzoko Moussa, Fatima, Gissela edo Oumou. Eta pertsona bihurtzen ditugunean antzekotasunak ikus ditzakegu, geuk ditugun kezka, nahi eta ametsak dituztela ikusiko dugu: geure familia sostengatzeko modu bat, lasaitasunean bizitzeko leku bat eta errespetua eta anaitasuna eskeintzen digun komunitate bat.


Memoria y ser
 Es curioso el funcionamiento de nuestra memoria, ¿alguna vez habéis pensado en cómo se regula?
                  Al olvidarnos de algo solemos pensar que algo va mal y que estamos perdiendo la cabeza, pero eso puede ser una señal de saturación, así como el ordenador se enlentece cuando tiene demasiada información acumulada.
                   El sistema de clasificación es muy compleja, la app más compleja. Han estrenado hace poco una película infantil en la que se visualiza de una manera didáctica la manera en que se van acumulando vivencias y éstas crean maneras de ver la vida y en consecuencia la personalidad. Pero nuestro sistema es aún más complejo porque responde a las situaciones de una manera global; si evalúa que no estamos preparados para enfrentar lo que estamos viviendo las emociones quedan congeladas y almacenadas en la sala oscura de nuestra memoria hasta que las condiciones cambien.
                   Así como el cuerpo enferma cuando puede y siempre nos quejamos de que le malestar aparezca  justo cuando hemos cogido vacaciones
                  Quien huye de la destrucción de su hogar no puede plantearse todo lo que supondrá la decisión que está tomando: la supervivencia es la prioridad.
                  Por esto quien decide dar el paso de partir desde África a Europa, de Méjico a EEUU o ahora de Siria a los países colindantes, son capaces de soportar cualquier cosa a cambio de una mínima seguridad y aceptan vivir sin dignidad social aguantando miradas desdeñosas, porque conocen el valor de no correr peligro de muerte diariamente.  
                 Cuando la supervivencia está en juego no hay cabida para la reflexión, seguir adelante es la única opción porque lo que dejamos atrás es vacío.
                  La crisis post-traumática que tan de moda pusieron los americanos es un lujo que muchos no se pueden permitir. Para eso hay que poder volver a “casa” o crear un nuevo hogar que sientes tuyo en el que haya alguien con quien puedas contar.
                    En las adopciones pasa esto, la crisis del menor llega cuando el vínculo se establece y se siente seguro, cuando ya los reconoce como padres, pero muchas veces a éstos los pilla por sorpresa al pensar que el proceso de adaptación ya está superado. Cuando ocurre así se tiende a patologizar al menor.
                   Os invito a mirar a los ojos a ese “inmigrante” de vuestro barrio, de vuestro pueblo con el que os cruzáis todos los días y por un momento penséis en quién tenéis delante, a observarlo, escucharlo. A ponerle nombre a quien viste, habla, se comporta diferente. Así, éstos que nombramos entre susurros como “los negros”, “los gitanos”, “los paquistaníes” del pueblo se convertirán en Moussa, Fátima, Gissela u Oumou. Al convertirlos en personas con nombre e historia podemos identificarnos con sus vivencias, sueños y preocupaciones y ver que tenemos inquietudes en común: la necesidad de sostener a la familia, el deseo de vivir en tranquilidad y de tener una comunidad basada en el respeto y la solidaridad.  

2015(e)ko abuztuaren 3(a), astelehena

Gure organuen erlazioa emozioen kudeaketarekin argi eta sinple azaldua


Hemen duzue artikulu interesgarri bat non agertzen den organu bakoitzaren funtzio biologikoa funtzio sinbolikoarekin lotuta. Gai honetaz gehiago jakin nahi duenak bilatu Luis Chiozza-ren materiala, sakonki aztertua eta idatzia du gai hau.
Aquí tenéis un artículo que presenta las funciones biológicas y simbólicas de cada organo. Quien quiera profundizar en el tema que busque material de Luis Chiozza que ha profundizado en el tema y escrito sus conclusiones.
http://barcelonalternativa.es/las-emociones-y-su-relacion-con-nuestros-organos/

2015(e)ko uztailaren 16(a), osteguna

Zortziko Mahaia

Kaixo!

Gaur lagun on baten eskutik iritsi zait indiar idatzi bat. Ez naiz bizitza patuaren eskuetan uzteko zalea eta etorkizuna, lorpena eta ikaskuntzak geuk sortzen eta lantzen dugunaren araberakoak izaten direla uste dut.

Baina honelako idatziak laztantxo bat dira batzuetan, iragana eta etorkizunari buletak emateari utzi eta momentua bizitzera animatzen baigaituzte eta une batez geure buruarekiko exijentzia apaltzera eta bizitza errazten diguten horietaz gogoratzera.

Gustatuko zaizuelakoan elkarbanatzen dut zuekin:
Hola!
Esta mañana me ha llegado de mano de una buena amiga, un relato de la India.
No me gusta la idea de dejar en manos del destino mi vida, creo firmemente que nuestros logros y aprendizajes son fruto de lo que vamos construyendo.
En algunos momentos escritos como éste son como una caricia, permiten tener un momento sin pensar en el pasado ni en lo que vendrá y animándonos a vivir el presente, relajando la autoexigencia y recordándo a quienes nos facilitan la vida.
Lo comparto pensando que os gustará.

2015(e)ko ekainaren 26(a), ostirala

Psikologikoa da edo ezta? Ea hor, kakoa



Psikologikoa da edo ezta? Ea hor, kakoa
        Bitxiak gara gizakiak; inoiz ikusi ez dugun eta bakoitzak ezberdin irudikatzen dugun “virus” batek erabat gaixotu gaituela esaten badigu medikuak, arrazoizko azalpen onargarria deritzogu eta lasai goaz etxera.
            Aldiz, gure ondoezak zergaiti biologiko edo fisikorik ez duela esaten badigute armairuko mamu guztiak berpizten dira.
            Estresak ultzera bat eragin digula pentsatzen hasten bagara, pentsamendua erruduntasunera joan daiteke “orduan, neronek eragin diot neure buruari?” eta hortik bagoaz ultzera larriagotzen joango da…
            Geroz ta gehiago joaten gara medikuntza alternatiboko zentruetara, eta bertan teoría ezberdinak aurki ditzakegu; hanka azpian eraginez gorputzeko edozein organuetan eragin daitekeela, gorputzeko energía puntu ezberdinetan eraginez lortuko dugula oreka etab.
            Orduan, onar dezakegu eta uler dezakegu gorputza konektatua dagoela, badirela garunetik hanka puntaraino doazen konexioak, baina non daude edo non dabiltza emozioak? Eta bizitzeko gogoa? Nortasuna?
            Erraz onartu ohi dugu gaixotasun larri baten aurrean norberak duen jarrerak asko eragiten duela honen hobetze edo larriagotzean. Baina hau nola gertatzen den pentsatzeak edo egoerei nola aurre egiten diegunan arabera gaixotu edo sendatu gaitezkenaren ideiak ezinegona sortarazten du askotan.
            Niri berriz, infekzio prozesu batez, edo heste suminkor baten sintomez hitz egiten ari zaizkidanean, bururatzen zaidan galdera da: nori buruz ari gara? nori gertatzen ari zaio hori? Bere bizitzako zein momentutan?
            Gizakion bereizgarri nagusia beste espeziekiko bizirik gaudenaren kontzientzia da, garenaren eta gertatzen zaigunaren inguruko pentsamenduak izateko gaitasuna. Honek esan nahi du, adn-an bakoitzak dakarkigun “izaera fisikoa”-z gain, izaera psikiko bat osatzen dugula bizitzan zehar eta ezin dira bereizi, zeren bien konbinazioak osatzen gaituzte.Jakin badakigu kontzientzia edo izaera psikiko hau konexio neuronalen bitartez sortzen dela, jaiotzean osatu gabe daudenak eta haurtzaroko esperientzien arabera era batera edo bestera sortuko direnak.
            Bizirik gauden bitartean konexio hauek areagotzen eta moldatzen doaz, emozio bakoitzak sistema honetan ibilbide ezberdina egiten du, sortzen dituen erreakzio kimikoak ezberdinak izanez.
            Beraz, konfidantza badugu eta seguru sentitzen bagara, gure inmunologia sistema tinko mantenduko da mikroorganismo arrotzen aurrean. Baina beldurrez eta triste bagaude, kikildurik, erraza izango da edozein motatako infekzio bat hartzea. Osotasunean zaindu behar gara, gorputza zaintzen badugu elikadura eta bitaminez baina gure desio, beldur, kezkak entzun eta kudeatu gabe, ez da eraginkorra izango gure zainketa.
            Bada egin nahi nukeen azken aipu bat; gizakion bereizgarri den beste ezaugarri bat engainurako gaitasuna da eta besteak engainatu genitzake baina gure gorputza ez. Positibotasuna behartua edo geure buruari inposatua bada eta ez benetakoa, ezkutatzen gabiltzan gatazka edo ondoeza gorputzean korapilatzen joango da. Honengaitik “terapia” induktiboak (geure buruari zer sentitu eta pentsatu behar duen agintzen erakusten digutenak) efektu laburra dute, gatazka edo ondoez bat benetan ebazteko eta gainditzeko norberak aztertu behar baitu korapiloa non dagoen eta berau soltatzen ikasi.
            “Gorputza, bizitza igarotzen den leku bat, formen segida denboran.
             Afinatu beharreko instrumentua.
             Bidaiarako ibilgailua.
            Habitado, habitable, habitante.” (Susana Kesselman ) *Ez dakit nola itzuli azken lerroa.
 


Es psicológico o no?He ahí la cuestión
        Los humanos somos curiosos; si un doctor nos dice que nos ha enfermado un “virus” que nunca hemos visto y podemos imaginar de maneras muy diversas, lo aceptamos como un razonamiento válido y volvemos con tranquilidad a casa.
            En cambio, si nos dicen que nuestro malestar no tiene ninguna explicación física o biológica se nos despiertan todos los fantasmas del armario.
            Si barajamos la idea de que el estrés nos ha causado la úlcera, tendemos a activar la culpa pensando “entonces, me lo he causado yo?”, y si cogemos ese camino se nos va a agravar la úlcera.
            Cada vez esta más extendido el uso de los métodos alternativos de curación, y se barajan diferentes teorías; curar órganos estimulando la planta de los pies, análisis y corrección de corrientes energéticas etc.
            Entonces, podemos aceptar y entender que las partes del cuerpo están conectadas entre sí, que hay conexiones que van desde el cerebro hasta la punta de los pies, pero dónde están o dónde andan las emociones? Y las ganas de vivir? La identidad?
            También solemos aceptar el argumento de que la actitud de una persona influye en la recuperación o complicación de una enfermedad. Pero al mismo tiempo, la idea de cómo puede llegar a influir  nuestra manera de afrontar la vida y las situaciones en nuestra condición física; que nos pueda sanar o hacer enfermar, nos resulta inquietante.
            Cuando me hablan de un proceso infeccioso, de un colon irritable, de una urticaria, la pregunta que me surge es: de quién estamos hablando?A quién le esta pasando? En qué momento vital se encuentra?
            Lo que nos diferencia a los seres humanos del resto de los seres vivos es la conciencia de estar vivos; la capacidad de pensar sobre lo que somos y lo que nos esta pasando. Esto quiere decir, que además de un “ser físico” que define el adn, creamos un “ser psíquico” durante nuestra historia de vida y no se pueden aislar o diferenciar, la convinación de ambas define lo que somos. Sabemos que esta conciencia y estructura psíquica se crea a través de conexiones neuronales que no existen al nacer, por lo que su cualidad depende de cómo se dé nuestro proceso de desarrollo.
            Mientras seguimos con vida estas conexiones se complejizan, se adaptan, cada emoción tiene diferente recorrido en este entretegido y las reacciones químicas que crea son diferentes.
            Así, si nos sentimos seguros y tenemos confianza, nuestro sistema inmunológico se mantendrá firme ante microorganismos extraños. Pero si estamos tristes y sentimos miedo, estamos encogidos, es más fácil que desarrollemos cualquiér tipo de infección. Nos debemos cuidar en nuestra globalidad; si cuidamos el cuerpo con alimentos variados y vitaminas pero sin escuchar ni gestionar nuestros deseos, miedos y preocupaciones nuestro cuidado no será efectivo.
            Quisiera hacer un último apunte; otra cualidad del ser humano es la capacidad de engaño y podemos engañar nuestra mente y a los que nos rodean pero no a nuestro cuerpo. Si nuestro optimismo es una pose forzada o responde a una posición de negación de la realidad ; la conflictiva real se irá anudando en el cuerpo. Por esto las “terapias” inductivas (las que nos dictan qué sentir o pensar) tienen un efecto reducido, ya que la conflictiva de cada persona es diferente y no sirve una única respuesta para todos. Debemos aprender a analizar, reflexionar, valorar opciones y decidir.
            “El cuerpo,
Un lugar donde pasa la vida,
Sucesión de formas en el tiempo,
Instrumento necesario de afinar.
Vehículo del viaje.
            Habitado, habitable, habitante.” (Susana Kesselman )